Martxa ederrean doaz San Migelak

Jendetza bildu zen truk txapelketan. / GARAÑO
Jendetza bildu zen truk txapelketan. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Ostiralean, hasi ziren Ugaldetxoko festak eta buruhandi eta erraldoiek auzoa alaitu zuten arratsaldean. Ondoren elkarretaratzea izan zen eta gauean Truk Txapelketa mundiala karpan. Herriko bikote gazteak irabazi zuen XL. Txapelketa: Danel Garcia eta Egoitz Etxabe. San Migel egunean meza santua izan zen goizean eta gero ekitaldi andana izan ziren: talo festa, bertso bazkaria, elektrotxaranga, erromeria...

Gaur emango diote amaiera auzoko festei eta euskal dantzen emanaldia izango da dantza zale denentzat. Muxikoak eta kotxe erakusketa ere egongo da. Arratsaldean zirku talde bat etorriko da auzora eta zezen suzkoaren bukatuko dira festak.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos