Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jon Martin eta Irati Odriozola abesten. DV
Jon Martin Etxebeste: «Eskaintzen duguna ez dira bertso musikatu soilak»

Jon Martin Etxebeste: «Eskaintzen duguna ez dira bertso musikatu soilak»

Jon Martin Etxebeste, Beira taldearen abeslaria ·

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 29 de noviembre 2017, 08:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Braillean' da Beira taldearen hirugarren diskoa. Ohi bezala, mimoz idatzitako letretan oinarritutako diskoa da. Jon Martinek idatzitako bertsoei doinua jarri die Igor Arruabarrenak eta Urtzi Olaziregi, Gari Amundarain eta Mikel Arruabarrenak erritmo biziekin defendatzen dute diskoa. Korista nagusia Irati Odriozola da, baina ez da kolaboratzaile bakarra: Moro, Aneguria, Xendarineko Ahizpak, Laineko Leire eta Kris, Iñigo Asensio...

-Zein esango zenuke dela Beira taldearen bereizgarria?

-Beira bertsolaritzatik abiatzen da eta horrek ematen dio ukitu berezia. Hau da, ni bertsolaria naizen aldetik letrak bertsolaritzatik oso gertu dagoen erritmo, metrika eta doinua dute sortzerakoan. Hala eta guztiz ere, bertsolaritzarako metrika eta doinu berriak ere sor daitezke hemendik. Beraz, guk eskaintzen duguna ez dira bertso musikatu soilak. Beste talde batzuk bertsolariei eskatzen dizkiete letrak eta ondoren musikatu. Baina, guk ez. Horrez gain, nik esango nuke gai bat jorratu nahi dugunean saiatzen garela ez betiko ikuspuntutik jorratzen eta gaiak ere ez daitezen betikoak izan.

-Zerk erakartzen du Beiratik?

-Denetarik entzun izan dugu, bada jendea gure letra gustatzen zaiona eta bada beste jende bat gure musika mota gustatzen zaiona. Esan behar da letrak nik sortzen ditudala, eta mimo handiz sortuak direla. Esanahiak, jokoak, detaileak bilatzen saiatzen naizela letrei. Eta letrak ondoren Igor Arruabarrenari pasa eta hark musikatzen ditu, berak nik letra bezainbeste zaintzen du musika. Letra horiei musika jartzerakoan ere mimo handiz egiten du. Esan daiteke letra zein musika biak drela oso mimatuak eta horrek egiten duela erakargarri gur musika. Eta honenbestez, talde bezala konplimentatzen gaituela.

-Aurreko bi diskoek harrera ona izan zuten. Honek ere hala izango duela espero duzue?

-Egia da aurreko bi diskoak oso ongi saldu zirela. Jendeak bazuela ber-tsoak eta musika eta horrelako nahasketa baten gogoa edo, eta mundu guziari gustatu dakioken musika izan daiteke. Lehenengoa 'Dena ez denean ezer' segituan agortu zen, eta bigarrena denbora tarte txikian kaleratu genuen, 'Margotu berria' hau ere nahiko azkar saldu zen. Lehenengo diskoa izan zen «ezberdinena», kantautore estiloa edo duena. Bigarrenetik aurrera musika gehiago hartu da kontuan, musikaren diziplinara gehiago gerturatu gara. Esan daiteke, gogorragoak direla bigarrena eta hirugarrena.

-Pagoan izan zenuten joan den larunbatean kontzertua. Zer moduz? Zer nolako sentsazioa izan zenuten oholtzatik?

-Jende asko joatea espero genuen, eta hala izan zen. Oso kontent geratu ginen hurbildu zen jendearekin. Baina, batez ere jendearen jarrerarekin harrituta gelditu ginen. Orokorrean, jendeak kanta guztiak zekizkien, baita disko berrikoak ere. Horrek oso harrituta utzi gintuen. Hilaren 21ean kaleratu eta lau egunen bueltan, hilaren 25erako jendeak kantu berriak jakiteak zur eta lur utzi gintuen. Pozgarria da guztiz hori ikustea. Eta aurrera gogotsu jarraitzeko indarra eman zigun.

-Kantu bakoitzak zerbait ezkutatzen al du? Zer?

-Diskoa hamaika kantuz dago osatua, eta noski, kantu bakoitzak badu bere mezua. Lehena Zen Euskal Herriak historian zehar pairatu dituen indarkeria du ardatz kantu honek. Zortziko handiak dira. Hoskidetasunarekin jolasten du: bertso guztiak bukatzen dira zen eta aurreko hitza ere -tzen dute, beraz, errepikortasun bilatu bat dago kantu honetan. Braillean diskoaren izenburuaren zergatia aipatzerakoan esan dut, gehitzeko, bost lerroko berdina da neurriz eta lerro guztiek errimatzen dute ABABA egituraz, espainiar litaraturan 'quintilla' dei-tzen zaio. Sugegorria: Naturan kokatutako poema bat da honakoa. Euskaraz idatzi eta musikatutako soneto bakarrenetakoa da. Prediktor, Haurrik izan ezin duen bikote baten oinazea deskribatzen du hamaseiko txikiko sorta honek. Gai kuriosoa, ezberdina da honakoa. Gure gizartean nahiko gai 'tabua' da, eta ikerketek diotenez populazioaren %25ak du edo izango du arazo hau. Eta pixka bat azaleratu nahi genuen eta tabutasunetik atera. Ez askatu inoiz, Ordulariak izozten dituzten besarkadei jarritako hiru zortziko txiki dira. Maitasun askeari jarritako bertsoak dira, modu bat baino gehiagotan uler daitezkeenak. Maitasun ez posesibo bat irudikatu nahi du, ez ohiko moduan erakusten du maitasuna. Mundu bat: Burbuilak bezalakoak dira maitasun harremanak, etengabe sortu eta deusezten direnak. Norbere neurriko burbuila eraiki behar... Sugeak eta nireak: Diskoko kantarik dantzagarriena da, sedukzioaren sugea hipnotizatzen dakitenentzat. Izurdea,: Sehaska kanta, haurrentzat eta haur izandakoentzat. Lau zortziko txikik osatzen dute kanta hau. Taxian: Istorio bat sei zortziko handitan kontatua. Bukaeraraino egin beharreko bidaia bat. Beira-ren hasierako estiloa mantentzen du. Lumak: Gizontasun hegemonikoa zalantzan jartzea proposatzen duen kanta. Ez gaitezen definizio bakarrean korapilatu. Lore beltzak: 80. hamarkadan jaio zirenen mundua kontatzen du, nola heldutu diren eta mundua nola aldatu den. Neroniren haurtzaroa kontatzen dut.

-Nola laburtuko zenuke 'Braillean' esaldi batean?

-Ba diskoaren izenburua azaltzerakoan esan dudana, gutxi gorabehera. Ukitzeko musika dela, begiak itxita entzuteko musika eta soinuaz gain zentzumen gehiago martxan jarri behar dira entzuteko.

-Ia taldekide guztiak oiartzuarrak izanik kantuek, doinuek badute Oiartzunekin zerikusirik?

-Nik uste dut pertsonok garen guztian eragiten duela sorterriak, sorrerak, nondik gatozen, azken-finean: familiak, herriak, lagunak, herri horretako kulturak... Beraz, bai, noski baduela eragina. Baina, ez da agian argi eta garbi islatua agertzen Oiartzun, ez da hain identifikagarria. Bigarren diskoan, esate baterako, Aritxulegi apropos agertu zen, zerbait adierazteko. Braillean dis-koan, baliteke azken kantuan, Lore beltza, haurtzaroari lotutako kanta izanik bertan agertzea Oiartzungo ukituren bat. Finean, haurtzaroa islatzen du, nirea; Ugaldetxon koka daiteke, Ugaldetxo nolakoa zen. Baina, ez da hain argia, agertzen den informazioarekin Euskal Herriko beste edozein leku izan daiteke, 80. hamarkadan. Uste dut, gehiago izan daitekeela nazio mailako identifikazio bat duen diskoa edo musika.

-Aurrera begirako proiekturik baduzue? Hurrengo kontzertuak? Dagoeneko hurrengo diskoan pentsatzen edo?

-Aurrera begira, momentuz urtea bukatu bitartean diskoa aurkezten segituko dugu. Bihar osteguna, Gasteizen izango gara. Abenduaren 6an, Durangoko azoka medio bertan egongo gara, Ahotsenean kontzertua emango dugu eta Gabonei begira oso garrantzitsua den data da Durango. Gehiago, abenduaren 10ean Elizondon.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios