Maria Josefa Sanzberro oiartzuarrari aitortza ekitaldia egingo dio Udalak
Nazien eremuetara deportatutako hego euskal herritarren memoria berreskuratzeko astea hasiko da bihar
GOIZARIN
Domingo, 7 de noviembre 2021, 01:53
Oroimenak eta egiak bizikidetzaren bidean duten garrantziaz jabetua dago Oiartzungo Udala. Bide horretan, zenbait ekimen burutu dira legegintzaldi honetan: 1936an errepresaliatutako udalbatzarrari omenaldia; «Oroimena eta egia. Bizikidetzaren bidea» hitzaldi-zikloa; «Burgoseko Prozesua. Frankismoari epaiketa» erakusketa edota 1936tik gaur egun arte Oiartzunen izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko hitzarmena Aranzadirekin.
Publicidad
Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten bi alderdiak, EH Bildu eta EAJ, kontsentsuz eta adostasunean ari dira bide hori egiten.Orain, bizikidetzaren bidean, orain arte oso ezaguna izan ez den gai bat argitara atera nahi du Udalak: nazien kontzentrazio eremuetara deportatu zituzten hego euskal herritarrak, horien artean, Maria Josefa Sanzberro oiartzuarra. «Herrian gutxi dakigu gaiari buruz eta gertatutakoa hobeto ezagutu eta Maria Josefaren kasua zabaltzeko baliatu nahi dugu heldu den astea», adierazi du Udalak.
-
Azaroaren 8tik 13ra 'Eus-kaldunak eta deportazioa' erakusketa.
-
Bihar (19 00). 'Hego euskal herritarrak nazien kontzentrazio zelaietan (1940-1945). Maria Josefa Sanzberroren kasua' hitzaldia. Hizlaria: Etxahun Galparsoro Ansola historialaria.
-
Hilak 13, larunbata (12 00). Maria Josefa Saçnzberro Echeverriaren omenezko aitortza ekitaldia. Ekintza guztiak Arizmendienean izango dira.
Erakusketa eta hitzaldia
Bihartik hasi eta 13ra bitarte, La Ilusion eta Amical de Mauthausen elkarteek prestatutako 'Euskaldunak eta deportazioa' erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa zabaltzeko, Etxahun Galparsoro Ansola historialariak hitzaldia emango du bihar, 19:00etan. Galparsorok ᾽Bilbao en Mauthausen: Memorias de supervivencia de un deportado vasco᾽ liburua idatzi du, Marcelino Bilbao deportatuaren istorioari tiraka.
Nazien kontzentrazio eremuetara deportatutako hego euskal herritarren gaia kokatzeaz gain, Maria Josefa Sanzberro oiartzuarraren kasuaz hitz egingo du Galparsorok. Erakusketa eta hitzaldia Arizmendieneako erabilera anitzeko aretoan izango dira (lorategitik sartuta).
Sanzberrori aitortza
Maria Josefa Sanzberro Echeverria oiartzuarraren omenezko ekitaldi instituzionalarekin bukatuko da egitaraua. Sanzberro da nazien kontzentrazio eremura eraman zuten oiartzuar bakarra. Oiartzundik Lapurdira joan zen bizitzera eta nazien kontrako erresistentzian ibili zen. Atxilotu eta Alemaniako lau kontzentrazio eremutatik pasatu ondoren, deportatuta hil zen 1944ko azaroaren 13an.
Publicidad
Hain zuzen ere, haren heriotzaren 77. urteurrenaren data baliatuko du Oiartzungo Udalak «Sanzberrori bere jaioterriaren aldetik merezi duen aitortza» egiteko. Orain arte, Sanzberrok hainbat erakunderen aitortza jaso du: Freedom, Mort pour la France eta Vermeil dominak ditu eta Charles de Gaulle eta Dwight D. Eisenhower Frantziako eta AEBtako presidenteek eskertu zuten egindako lana.
Ekintza hauek antolatzeko, La Ilusion eta Katin Txiki elkarteen laguntza izan du Udalak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión