Madalensorok pala motzeko finalak hartuko ditu bihar

Palista onenak ikus ahal izango dira frontoian. /  GARAÑO
Palista onenak ikus ahal izango dira frontoian. / GARAÑO

Gipuzkoako Lehen Mailako eta Bigarren Mailako Txapelketen finalak izango dira

GARAÑO OIARTZUN.

Gipuzkoako Lehen Mailako eta Bigarren Mailako Txapelketen finalak jokatuko dituzte bihar Oiartzungo pilotalekuan. Goizeko 11:00etan hasiko dira. Finalerdiak atzo jokatu ziren arratsaldean eta edizioa itxita zegoen.

2. Mailako pala motzeko finalerdiak hauen artean izan ziren eta handik atera ziren finalistak: EPLE 2 (Eskisabel-R.Pichel)-Euskal Jolas 2 (Etxeberria-Beitia) eta EPLE 1 (Martinez-A.Pichel)-Oiangu 1 (Ibarguren-Olaran).

Lehenengo mailakoak, berriz, Real Sociedad 2 (Ezkerro-Andueza)-Gazteleku (Altuna-Lete) eta Oiangu 1 (B.Ibarguren-Andonegi) edo Txost 1 (Mujika-Argote) izango dira igandean jokatuko dutenak.