Madalensoro azpiko aparkalekuak errentan jarri ditu Udalak

Bi aparkaleku daude. / GARAÑO
Bi aparkaleku daude. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Udalak alokairura atera ditu frontoi azpian daude aparkaleku itxiak eta plaza eskatzeko azkeneko eguna irailaren 20a izango da. Plaza eskatzeko baldintzak oiartzuarra izatea edo herrian lan egitea dira. Guztira 46 plaza daude eta horietako bi ezintasuna duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat dira. 10 urterako da errenta eta hilean 46,78 euroko alokairua ordainduko da.

Eskaera udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus-en egin daiteke irailaren 20a arte (14:00ak arte). Oinarriak www.oiartzun.eus webguneko Kontratatzailearen Profilean daude publikatuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos