Luxiano Juaristi Atano X.a pilotariaren eskaintza Oiartzungo herriari

Atanok bere biografiaren ale bat eskaini dio Oiartzungo Udalari. /
Atanok bere biografiaren ale bat eskaini dio Oiartzungo Udalari.

Azkoitiarrak bere biografiaren ale bat oparitu dio Udalari

GARAÑO OIARTZUN.

Luxiano Juaristi Alberdi Atano X.a pilotariaren bisita izan zuten ostegunean Oiartzunen. Jaiotzez azkoitiarra izan arren, Oiar-tzunen 30 urtez bizi izan zen. «Asko eman dit niri Oiartzunek», azpimarratu zuen berak.

Bere biografia argitaratu berri dute Jose Miguel Saizarrek eta Joseba Urretabizkaiak, Atano X.a Gorpu-tzez txikia, erraldoia kantxari, eta ale bat oparitu dio Oiartzungo herriari, «Oiartzuni eskertza egin beharra sentitzen nuen». Jexux Leonet alkateak jaso zuen oparia haren eskutik. Udalak eskerrak eman dizkio Atanori eskaintza honengatik eta herriari eskaintza honen berri eman.

Atamitxen jabea

Atano X. Azkoitian jaio zen 1932an. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera Ugaldetxoko Atamitx jatetxearen jabea izan zen eta ospe handia lortu zuten.

50. hamarkadan hasi zuen kirol ibilbidea pilota munduan (1956an debutatu zuen) eta 1974an erretiratu zen. Kirol ibilbide oparoa izan zuen: Lehen Mailako eskuz banakako txapelduna izan 1966an eta

1968an. Txapeldunordea, berriz, 1967an eta 1969an. Aurretik, 1961ean, Bigarren Mailako eskuz banakako txapelketa ere irabazi zuen

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos