Leire Arocena Ugarte, bikain espainiako infantil mailako txapelketan

Leire Arocena./GARAÑO
Leire Arocena. / GARAÑO

GARAÑOOiartzun

50 eta 100 libre probak igeri egin ditu asteburuan madrilen ospatutako txapelketan eta proba motzean finalerako sailkapena lortu zuen. Bi aldiz bere marka pertsonala hobetzeaz gain, espainiako 10. igerilaririk azkarrena izatea lortu du 28.01 denborarekin.

Txapelketa honekin, bukaera ematen dio Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak 2017-2018 denboraldiari. Zorionak aurtengo denboraldian eskualdeko igeriketa taldean aritu diren guztiei, denboraldi bikaina izan da guztientzat eta. Orain, oporrak disfrutatzera eta datorren denboraldirako indarrak hartzera.

Irailak 10ean hasiko da denboraldi berria. Taldean sartu nahi baduzu eta taldearen parte izan datorren denboralditik aurrera, idatzi zuzendaritza@oarsoaldeaike.com helbidera. 2010.urtean edo lehenago jaiotakoei zuzendua eta maila desberdinak daude jaiotze urtearen arabera.

 

Fotos

Vídeos