Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aurtengo LH3ko taldea pasa den asteko erreka saio batean. GARAÑO
Lehenengo hamabostaldia bete dute Udaleku Irekietako haurrek

Lehenengo hamabostaldia bete dute Udaleku Irekietako haurrek

Ostiralean batzuek agur esan zieten aurtengo udalekuei

GARAÑO

OIARTZUN.

Martes, 17 de julio 2018, 09:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi hamabostalditan banatu dute hilabetea eta herriko zenbait haurrek bukatu dituzte 2018ko udalekuak; haiekin batera, hezitzaile batzuei ere joateko ordua iritsi zaie. Bi aste hauetan hainbat ekintza egin dituzte eta oro har, eguraldia lagun izan dute. Uretako ekintzez gain (piszina, erreka, ur jolasak), beste zenbait plan berezi ere egin dituzte. Hala nola, aiton etxera bisita, altxorraren bila, laboreko lurretan goiz pasa, zirkoa, soinuenea ezagutu... Herriko txoko eta parke ezberdinetan ere egin dituzte jolasak. Esaterako, Ibargain parkean, Hipatia lorategian, Elizalde Herri Eskolako futbol zelaian...

Azken egunean, batzuei agurra egiteaz gain, flashmoba grabatu zuten Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan. Aurten kanta Eraso sexistarik ez izan da, Yogurinha Borovarena eta ostiraleko goiza aprobetxatu zuten grabaketa egiteko. Haurrak harmailen koloreko kamisetarekin etorri ziren udalekuetara eta bi aste hauetan prestatutako koreografia egin zuten. Abestiaren errepika edo leloa denen artean egin zuten, guztiek dantza berdina eginez. Laster argitaratuko dute egindakoa, ea nola gelditzen den aurtengoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios