Legarreako lanen bigarren fasea bihar hasiko da

Maldaren erdialdea itxiko dute ibilgailuentzat. /  BASTEROBERRI
Maldaren erdialdea itxiko dute ibilgailuentzat. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak adierazi du Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanen bigarren fasea bihar hasiko dela.

Hori dela eta, «fase honetan Legarreako maldako zati bat itxiko da ibilgailuentzat (maldaren erdialdea: Legarrea Txiki, Etxe-argia eta Herrigaina eraikinen eremua). Bitarte horretan, Fraileen Bidea erabili beharko dute bizilagunek autoz pasatzeko», gaineratu du. «Orain arte itxita egon den lehenengo zatia, Legarreako maldaren hasiera, irekita egongo da aurrerantzean», zehaztu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos