Larunbatean osatuko da udalbatzar berria

GOIZARINOIARTZUN.

Larunbatean, 2019/2023 legegintzaldiari hasiera emango zaio, maiatzaren 26ko hauteskundeetan oiartzuarrek aukeratutako zinegotzien kargu-hartzearekin eta alkatearen izendapenarekin.

Ekitaldia publikoa izango da, 12:00etan udaletxeko areto nagusian. 17 lagunek hartuko dute euren zinegotzi kargua: EH Bilduko hamabik eta EAJko bostek. Legegintzaldi berri honetan Oiartzungo udalbatzarra lau zinegotzi gehiagok osatuko dute: 13 zinegotzitik 17ra jauzia eman du, herriaren populazio hazkundea dela eta.

Hauexek dira kargua hartuko duten 17 zinegotziak: Jexux Leonet Elizegi, Eneritz Arbelaitz Sarasti, Agustin Lekuona Irastorza, Olaia Lasa Olaziregi, Jon del Olmo Larrañaga, Iosune Cousillas Aramendi, Josu Delgado Rozas, Olga Leibar Mendarte, Enekoitz Markos Azpiroz, Haizea Saez de Eguilaz Perez, Goratz Gezala Etxeberria eta Arrosa Lizaso Azpiroz, guzti hauek EH Bildu koaliziotik, eta Rafael Bergaretxe Urdanpileta, Iñaki Arbelaitz Mitxelena, Maitane Larruskain Agirre, Yon Goikoetxea Labaka eta Janire Mitxelena Lekuona EAJ-tik.