Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
LARTAUN ETA HAURTZARO-KONTARIREN EMANALDIA

LARTAUN ETA HAURTZARO-KONTARIREN EMANALDIA

Martes, 9 de abril 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den igande goizean Oiar-tzungo udal areto nagusia lepo bete zen Lartaun Abesbatza eta Haurtzaro-Kontarik taldeen emanaldia ikusteko. Maialen Dorronsoro abesbatzen zuzendariak gogotik eskertu zituen aretoan bildu ziren entzuleak. Ekitaldiari Haurtzaro eta Kontari abesba-tzek eman zioten hasiera. Gaztetxoak txalo zaparradarekin agurtu zituzten eta sei bat abesti eskaini zituzten koreografia txikiak barne. Pianoaren eta flauten doinuak lagun, hiru gaztetxok, gainera, bakarkako saiotxoak ere egin zituzten. Gero, Lartaun abesbatzaren txanda izan zen. Besteak beste, 'Hear my prayer', 'Kwangenatina bo', 'Imbakwa', 'I´m gonna sing' eta 'This little lightof mine' abestu zituen. Amaieran, 'Ipharadisi' interpretatu zuen eta entzuleek lagundurik errepikatu egin zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios