Lartaun Abesbatzak kantu jira egingo du hilaren 22an

GARAÑO OIARTZUN.

Hilaren 22an Lartaun abesbatzak kantu jira egingo du Elizalde auzoan barrena eguerdiko 12:30ean hasita. Ohiko gabon kantak abestuko dira eta parte hartu nahi duen guztirentzat irekia da.

Egun horren aurretik hainbat entsegu egun prestatu dituzte. Lehena hilaren 11n izango da eta bigarrena hilaren 18an. Biak arratsaldeko 20:00etan izango dira udaletxeko pleno aretoan.

 

Fotos

Vídeos