Landetxe plazak izan behar dituen iripizde orokorrak landu dira

Egin den bileretako bat. /  GARAÑO
Egin den bileretako bat. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Landetxe plazaren biziberritzearen inguruan, bertako bizilagun eta erabiltzaileekin (merkatari eta ostalariak, zerbitzuak, Kataxulo gaztetxeko erabiltzaileak -Oihartzun Guk, eragileak, Kuadrillategi...- eta kultur eragileak) saio bana egin da aste honetan.

Saio bakoitzean, plazak beharko lituzkeen ezaugarri orokorrak jaso ditu proiektua egiten ari den arkitekto taldeak eta udaletxeko Hirigintza sailak.

Orain, jasotako ideia nagusiekin plano zehatza egin eta hilabete barru inguru, bizilagun eta erabiltzaileei aurkeztuko zaie.

Plazak estrukturalki dituen arazoak konpontzeko -garajeetara ura sartzea...- biziberrituko da Landetxe plaza. Lanak Mendiburu 14 eraikinarekin batera gauzatuko dira. Madalensoroko pilotalekua ostiral gauetik aurrera berriz erabilgarri dago, sarea jartzeko lanak ordurako bukatuko baitira.

Aste honetan frontoi barruan goiko aldean sare berria jartzen egon dira eta hori dela eta itxita egon da pilotalekua. Ostiraletik aurrera, beraz, pilotazaleek aukera izango dute berriro ezker horman nahiz frontisean pilotakadak emateko.

Madalensoro, irekita

Madalensoroko pilotalekua ostiral gauetik aurrera berriz erabilgarri dago, sarea jartzeko lanak ordurako bukatuko baitira. Aste honetan frontoi barruan goiko aldean sare berria jartzen egon dira eta hori dela eta itxita egon da pilotalekua. Ostiraletik aurrera, beraz, pilotazaleek aukera izango dute berriro ezker horman nahiz frontisean pilotakadak emateko.

 

Fotos

Vídeos