Laboren sukaldaritza ikastaroak eskainiko dira

Lehena hilaren 26an izango da eta bertan kuzua zer den eta nola erabili ikasiko dute

GARAÑO OIARTZUN.

Makrobiotika beganoaren ikastaroekin hasiko dira udazken honetan eta denak ostiraletan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Irakaslea Itziar Bandres Saldias izango da.

Lehena urriaren 26an izango da, ostiralean. Bertan kuzua zer den eta nola erabili ikasiko dute. Gainera, sukalderako duen erabilera, osasuna zaintzeko nola erabil daitekeen, eta bide batez kuzuarekin edabe sendagarriak prestatuko dituzte. 20 euroko prezioa izango du bazkideentzat eta ez bazkideentzat, aldiz, 25 euro.

Hurrengo ikastaroa azaroaren 16an izango da. Zerealen inguruko ikastaroa izango da eta zereal bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera ezberdinak aztertuko dituzte. Artatxikiarekin kroketa azkarrak egingo dituzte amaieran. Prezioa 30 euro koa da bazkideentzat eta ez bazkideentzat 35 euro. Azkena, abenduaren 14an izango da. Gabonen inguruan azukre asko jaten dugula ikusita azukrerik gabeko errezetak egingo dituzte. Honen prezioa 35 euro izango da bazkideentzat eta 40 euro ez bazkideentzat.

Izena emateko epea urriaren 8tik urriaren 20ra da biak barne, Labore Oarsoko Gure Dendan edo laborezain@laboreoarso.eus e-postan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos