Kuadrillategin izena emateko epea zabalik da

GOIZARINOIARTZUN.

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen kuadrilarekin ongi pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina. Ikasturte honetan ere DBH-1 eta DBH-2 ikasmailetako gazteek eman ahal izango dute izena, irailaren 24ra bitarte. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak... eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz. Izen emateko aukera izango da, halaber, www.oarsoarrak.eus webgunearen bidez.

Saioak urriaren 4an hasiko dira. «Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!», diote.