#HABIAN kreatiboak, 'ohitura sortzaileak' metodologiari buruzko jardunaldia antolatu du

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hurrengo uztailaren 3an, goizeko 9:30etan, Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren instalazioetan, 'ohitura sortzaileak' metodologia ezagutzeko jardunaldia antolatu da. Enpresek, bilakatu eta ingurune, teknologia nahiz, orokorrean, merkatu berrietara moldatzeko, neurri handian barne portaerari erreparatu behar diote. Enpresa aldatu nahi bada, ohitura berrietan oinarritutako kultura berriztatzailea sustatu behar da. Aldaketa ahalmenak ohitura berrietatik sortu behar du. Sortzailea izatea arduraldi osoko lana da eta errutina espezifikoak ditu egunero.

Jardunaldia, beren erakundeetan portaera sortzaile eta berriztatzailea garatu nahi duten pertsona profesional eta enpresa interesdunentzat da. Jardunaldiak 'ohitura sortzaileak' metodologiari hurbiltzea izango du helburu, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan eta Tknikan (Euskal Autonomia Erkidegoan LHaren ikerketa eta berrikuntza aplikaturako zentroa) arrakastaz ezarri baita.

Gainera, enpresek nahi izanez gero, esperientzia pilotuaren bitartez esperimentatzeko aukera izango dute. Nolanahi ere, Oarsoaldea eskualdeko enpresa talde batean aplikatuko da 'HABIAN! kreaktiboak' proiektuaren barruan.

José Ángel Sánchezen, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariaren, esanetan Oarsoaldeko udalerriek eskualdeko ekonomia eraldatu nahi dute, sormenean, berrikuntzan eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtuz. Horregatik, mintegira bertaratzera eta 'HABIAN! kreaktiboak' proiektuaren barruan metodologiaren esperimentazioan parte hartzera animatu ditu berriztatzaileak izan nahi duten enpresa guztiak. Mintegian xehetasun handiagoaz ezagutuko da metodologia.

'HABIAN! kreaktiboak' proiektuaren barruan 'ohitura sortzaileak' metodologiari buruzko jardunaldia hurrengo asteartean, uztailaren 3an, goizeko 9:30-12.30 bitartean, egingo da, Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan (Mamut bulegoen eraikina, bigarren solairua).

Parte hartu nahi duen guztiak, izen-ematea bete behar du edo harremanetan jarri hurrengo telefono zenbakira deituta: 943 49 41 29 edo, baita ere, posta elektronikoa honako helbidera mezu bat bidaliz: komunikazioa@oarsoaldea.eus

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos