Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

21. Korrikaren arropa salmenta salgai dagoeneko

GOIZARIN

Miércoles, 20 de febrero 2019, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Apirilaren 4tik 14ra Korrikaren 21. edizioa ospatuko da eta Oiartzundik apirilaren 12an, gauerdian, pasako da. Hori dela eta bi jakinarazpenen berri eman ditu Intxixu AEK euskaltegiko legunek. Batetik, arropa salmenta jarriko dutela herrian. «Kolore biziz egindako elastiko eta sudadera bikainak daude, baita korri egiteko espezializatuak ere. Eskaintza paregabea da!», adierazi dute antolatzaileek.

Otsailaren 15etik martxoaren 1era Intxixu AEK euskaltegian izango dira eskuragarri. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, Ihote festa dela eta hilaren 22an plazan jarriko dute arropa postua eta arratsaldeko 16:30etik 18:30era bertan izango dira.

Ikastetxeetan

Datorren astean ere bi salmenta puntu jarriko dituzte: hilaren 26an Haurtzaro Ikastolan jarriko dute salmenta postua arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara. Eta asteazkenean, hilaren 27an, Irubideko biribilgunean, esne makinaren ondoan ordutegi berdinean. «Ez galdu zure aukera eta mugitu, ez gelditu arroparik gabe!», gaineratu dute euskaltegiko kideek.

Kilometroen salmenta

Azkenik, kilometroen salmentaren berri era eman dute. Urteroko erosleez gain, erosle berriak bildu nahi dituzte Oiartzunen kilometroa erosteko. «Familian, lagunekin, lankideekin... korri egiteko aukera bikaina da. Animatu! Horretarako oiartzun@aek.eus helbidera idatz dezakezue». Klika!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios