Korrikalariak prest gaurko lasterketarako

Lasterketaren aurkezpena egin zuten herriko hainbat korrikalarik.
/GARAÑO
Lasterketaren aurkezpena egin zuten herriko hainbat korrikalarik. / GARAÑO

Elkartasun Lasterketa herrikoiaren azpigarren edizioa herriko hainbat korrikalarik antolatu dute eta goizeako 11:00etan hasiko da

GARAÑO OIARTZUN.

Aurtengo Elkartasun Lasterketa herrikoia izango da gaur goizean eta 11:00etan hasiko da. Zazpigarren edizioa herriko hainbat korrikalarik antolatu dute «presoen urruntzea salatzeko». Izan ere, herriko hainbat korrikalarik adierazi zutenez, «gogoratu nahi dugu herriko presoak urrunduta daudela eta astero senide eta lagunek bidaia hori egin behar izaten dutela bisita egiteko. Elkartasun pauso hauen bidez distantzia hori murrizteko pausoa eman nahi dugu, preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen lasterka jarraituko dugu».

Goizeko 11:00etan hasiko bada ere lasterketa, ordu erdi bat lehenago, 10:30ean, haurren txanda izango da, haiek ere korri egiteko aukera izango dute eta. Doneztebe plazatik abiatuko da lasterketa eta 6,5km-ko luzera izango du. Izen ematea aurrez egin ez duenak aukera izango du egunean bertan egiteko.

 

Fotos

Vídeos