'Komun komunakʹ ekimena aurkeztu du Asanblada Feministak

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den ostiralean, Oiartzungo Asanblada Feministak 'Komun komunak' ekimena aurkeztu zuen. «Kanpainaren helburua egunerokotasunean erabiltzen ditugun komun bereizleak komun inklusibo bilakatzea da, komun komun. Hau, herritarren artean gaia landuz eta herriko komunetako ateetan komun komunak aldarrikatzen dituen irudi edo logoak ezarriz egingo dugu», adierazi zuten Asanbladako kideek.

«Gure helburua, ahalik eta komun bereizle gehien komun komun bilakatzea izango da eta horretan lanean hasiko gara orain. Dena den, baten batek bere establezimenduko komunetan komun komunen logoa jartzeko interesa balu, gurekin kontaktuan jartzeko eskatu nahi diogu», gaineratu zuten. Bukatzeko, «gogorarazi nahi dugu, generoak bereizten direnean sortzen direla haien arteko ezberdintasunak eta zapalketak. Komunak ez dira espazio naturalak, kulturaren arabera sorturiko espazioak baizik».