Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskal Herriko mitologiako pertsonaiak ere hurbildu ziren Oiartzunera dantza egiteko asmoz.
Kolore, musika, dantza eta irudimena nagusi

Kolore, musika, dantza eta irudimena nagusi

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 10 de febrero 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiral Mehea ospatu zen atzo Oiartzunen, eta haur zein heldu aukera hori aprobetxatu zuten mozorrotu ahal izateko. Herriko ikastola eta eskolak egitarau oparoa izan zuten, atzokoan; zaharren egoitzakoek ere mozorrotzeko baliatu zuten eguna; Aitonetxekoek ere dotore ibili ziren, propio prestaturiko egunean. Hortaz, atzokoan egun berezia izan zen herrian.

Aurten ere ez dute hutsik egin inauterietan ikastolako mozorro zaleek. Atzo goizean desfile ederra burutu zuten, eguraldi hotza bazegoen ere. Herriko kaleak kolorez jantzi eta traje dotoreak luzitu zituzten den-denek.

Arratsaldean, berriz, bi orduko ikuskizun aparta eskaini zieten Elorsoro kiroldegira inguratu ziren guraso, ikasle ohi eta ikusle guztiei.

Haur Hezkuntzako ikasleek eman zioten hasiera jaialdiari. Pailazo koadrila ederra elkartu zen eszenatokian, bai horixe, eta abesti ezagunak tarteko ederki dantzatu zuten.

Lehen Hezkuntzakoek ere mozorrotzen duten abilezia erakutsi zuten beste behin ere: oihaneko animaliak, urpekariak, zonbiak, rastafariak, Goazen taldekideak... Denetik ikus zitekeen haien ikuskizunean: kanta, dantza... Ez zen deus falta.

Gurasoei txalo zaparrada

Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek ere irudimenari eragin eta bidaia kultural bezain aberatsean murgildu zuten ikuslegoa: Euskal Herriko dantzak eskaini zituzten, pulamentu handiz. Gurasoen ikuskizuna ere ez zen makala izan. Aurtengoan Mexikotik etorritako mariatxi talde apartak bereganatu zuen kiroldegiko arreta. Hura dantza eta musika dotorea! Merezitako txalo zaparrada jaso zuten bai, amaieran!

Azkenik, 4. mailakoek, ikastolako handienek, gorputza astintzen zein abilak diren erakusteko parada izan zuten. Hippiak, Spice Girls, bankeroak, buzoak... ez zen inor falta haien ikuskizunean. Amaieran, despedidako bertso ederra kantatu zuten, ikusle guztiak hunkituz.

Urtean behin bada ere, norberak nahi duena izateko aukera aprobetxatu zuten atzo, eta Ikastolako familiak kolorez, musikaz, dantzez eta irudimenez apaindu zuten Elorsoro.

Elizalde Herri Eskolakoak ere ospatu zituzten inauteriak

Elizalde Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek goizeko 9etan herrian zehar desfilea egitea zuten aurreikusita. Baina, eguraldia zela eta, hotza bereziki, ikastetxeko aterpean geratzea erabaki zuten. Halere, eguerdira arteko jaialdi ederra egin zuten. Denetarik ikusi ahal izan zen Elizalde Herri Eskolako mozorroen artean ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios