Kenpo Kai kirol elkarteak hasiera emango dio denboraldi berriari

Kenpoko irakasleak; ezkerretik eskubira, Sensei Isasa, Shihan Martinez eta Irati Matelo. /  GARAÑO
Kenpoko irakasleak; ezkerretik eskubira, Sensei Isasa, Shihan Martinez eta Irati Matelo. / GARAÑO

Sensei Isasa, Shihan Martinez eta Irati Mateloren laguntzarekin emango dizute eskolak

GARAÑO OIARTZUN.

Datorren asteartean, Irailak 10, Kenpo Kai Honbu Kirol Elkarteak 2018/2019 denboraldiari hasiera emango dio. Klaseak Elorsoro Kiroldegian emango dira eta Shihan Martinez ( Gerriko Beltza 6. Dan-a duen emakume bakarra) eta Sensei Isasak, (Gerriko Beltza 4. Dan-a, 2018ko Kenpoko munduko azpitxapelduna) Irati Mateloren (Gerriko Beltza 1. Dan-a) laguntzarekin emango dituzte. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, haurrak 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara, eta helduak 19:45etik 20:45era. Eguerdietan era badago praktikatzeko aukera, saioak astearte eta ostegunetan dira 13:30etatik 14:30era, Sensei Astarlozaren eskutik. Aurten saio berri bat ireki da, astearte eta ostegunetan 17:00tatik 18:00tara herriko haur txikientzako. Probatzera animatu nahi dituzte herritarrak, haur zein heldu.

Informazio gehiagorako 608934420 telefono zenbakira deitu edo honbu@kenpo-kai.com helbidera korreo bat bidali

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos