Borrar
Hernandez, Valderrama eta Matelo. GARAÑO
Kenpo Kai Honbu elkarteko kideak dominekin etxera

Kenpo Kai Honbu elkarteko kideak dominekin etxera

GARAÑO

OIARTZUN.

Martes, 6 de noviembre 2018, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela aste bete, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak ospatu ziren Oiartzunen, Elorsoro Kiroldegian. Herriko Kenpo Kai Honbu Elkarteak lehiakide asko aurkeztu zituen txapelketara, eta lortu dituzten emaitzak sekulakoak izan dira. Gipuzkoako Txapelketan, 5 urrezko domina, 3 zilarrezko eta 5 brontzezko lortu zituzten, Euskadikoan berriz 7 urrezko, 3 zilarrezko eta 7 brontzezko. Emaitzak adierazten duten bezala Herriko kenpolarien maila oso altua izan da txapelketa guztian zehar. Harro esan dezakegu Oiartzungo Kenpolarien maila oso ona dela.Aipatzekoa da datorren astean, Azaroaren 10 eta 11ean Kenpoko ikastaro internazional bat egingo dela. Japoniatik Takao Konda maisua heldu da ikastaroa ematera. Oraingo honetan herrikoak Berara mugitu beharko dute maisuaren jakinduriaz gozatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios