Katerin Artolak irabazi du Zarauzko XXX. Aurresku txapelketa

Katerin Artola izan zen XXX. Aurresku txapelketako irabazlea./
Katerin Artola izan zen XXX. Aurresku txapelketako irabazlea.

Larunbatean izan zen txapelketa Euskal Astearen barruan eta txapela lortu du oiartzuar gazteak

GARAÑO OIARTZUN.

Zarauzko Euskal Asteko XXX. Aurresku txapelketa izan zen pasa den asteburuan eta Katerin Artola oiartzuarrak ekarri zuen txapela herrira. Larunbatekoa Gipuzkoar erako lehia izan zen eta sei dantzarik hartu zuten parte. Aurten, lehenbizikoz, gainera mistoa izan da txapelketa. Epaimahaiaren erabakiz Katerin Artola izan zen onena eta bigarren Idoia Narbaiza legazpiarra geratu zen. Hirugarren postua, azkenik, errenteriara joan zen Beñat Salegiren eskutik. Bakoitzak hiru pieza dantzatu zituen txapelketan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos