Katerin Artola garaile

Katerin Artola dantzaria, Zarauzko txapelketan. / GOIZARIN
Katerin Artola dantzaria, Zarauzko txapelketan. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den larunbatean, Zarautzen Euskal Asteko XXXI. Aurresku Txapelketa ospatu zen eta Katerin Artola Telleria izan zen onena, hamalau dantzarirekin lehiatu ondoren. Aurten ere lehiaketa bakarra egin da neska zein mutilentzat eta txapela oiartzuarrak jantzi du.

Oso pozik dago Katerin lortutako sariarekin. «Datorren larunbatean Euskadiko txapelketan parte hartuko dut eta ahalik eta maila onena ematen saiatuko naiz», dio pozik. Iaz Euskadiko Aurresku Txapelketa Nagusiko txapela jantzi zuen Artolak. Zarautzen egin duen moduan, ea bigarrenez lortzen duen hain sari preziatua.