Karrikako festak giro ederrean ospatzen ari dira

BTT martxa egin zen auzoan barrena. /  ARGAZKIAK GARAÑO
BTT martxa egin zen auzoan barrena. / ARGAZKIAK GARAÑO

Jaiei amaiera emateko, 23:00etan su artifizialak izango dira auzoan eta zezensuzkoa ondoren

GARAÑO OIARTZUN.

Gaur, igandea, jarraituko du festak. Goizeko 10:00etan goiz erestia izango da Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:45ean meza, 12:00etan Haurtzaro Dantza Taldekon emanaldia eta 13:00etan toka txapelketa. Arratsaldean, herri kirolen txanda izango da 17:30ean eta 18:30ean zaldi proba mundiala, Hernaniko Imanol Pagollaga Asteasuko Andoni Mendizabalen aurka arituko da. Horren ostean, otar eder baten zozketa egingo da eta plater konbinatuak jateko aukera izango da berriro ere. 23:00etan, eguna amaitzeko, zezensuzkoa.

Ama Birjinaren egunerako ere, hilak 15erako, egitarau oparoa prestatu dute auzotarrek. 10:00etan goiz eresia izango da soinulariekin egunari hasiera emateko. 11:00etan haur jolasak eta 12:00etan pilota partidu ikusgarriak. Hiru partidu ikusteko aukera izango da auzoko frontoian: batetik, M. Olaitz eta X. Zapirain O. Eskudero eta A. Aranbururen aurka arituko dira; bestetik, U. Landak eta O. Zabaletak X. Olaitz eta H. Aranbururen aurka neurtu beharko dituzte indarrak; eta, azkenik, Leonet tarren partida: Aritz eta Josu Aitor eta Beñaten aurka. Arratsaldean, idi-demaren txanda izango da eta, ondoren, beste otar eder bat zozketatuko da egun horretan. Jaiei amaiera emateko, 23:00etan su artifizialak izango dira auzoan eta zezensuzkoa ondoren. Jai giro ederra ziurtatuta dago Karrikan aurten ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos