Karrika auzoko bidea zabaltzeko lanak hasi dira

Karrikako lanak hasi dira. /
Karrikako lanak hasi dira.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Karrika auzoko sarrera berritu, Larraldapa eta plaza arteko errepidea zabaldu, eta Karrika kaleko hoditeria aldatzeko lanak hasi dira gaur. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena dute.

Lehenengo fasean, errepidea zabaltzeko lanak egingo dira. Tarte horretan, auzoko bidea irekita egongo da. Lanen bigarren fasean auzoko sarrerako espaloia eta bidea berrituko dira. Baita ere, Karrika kalea altxa eta ur-hoditeria berrituko da. Lan hauek egiteko, 08:00etatik 17:30ak arte itxita egongo da auzoa. Hala ere, Beheko Errotan aparkalekua atondu du Udalak, auzotarrek bertan ibilgailuak uzteko. Arraskueko herribidea larrialdi uneetarako egongo da prestatua. Auzotarrei, bide hori ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu die Udalak.

Lanek irauten duten bitartean ikastetxeetako autobusek Larraldapen jaso eta utziko dituzte ikasleak. Taxibus zerbitzuan ere aldaketak izango dira: auzoa itxita dagoen tarte horretan, Beheko Errotako aparkalekuan egingo du geldialdia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos