KALTEAK BIDEETAN ETA BIDEGORRIAN

KALTEAK BIDEETAN ETA BIDEGORRIAN

Asteburuko euriteek kalteak eragin dituzte herri bideetan eta bidegorrian (Ergoien eta Karrikako zenbait tokitan). Kalte handienak euriteek eragindako luiziek eragin zituzten, herri-bide batzuk partzialki edo erabat oztopatu baitzituten, eta kasuren batean, herri bideko hormigoia ere eraman zuen aurretik. Udalak igandean bertan lehenengo emergentziako neurriak hartu zituen eta atzo garbiketa eta txukunketa lanekin jarraitu zuten