Joxe Mari Mitxelena hautatzaile, IX. Champions de Llargues txapelketan

Euskal pilota selekzioko pilotariak Jose Mari Mitxelenarekin./
Euskal pilota selekzioko pilotariak Jose Mari Mitxelenarekin.

GOIZARINOIARTZUN.

Asteburu honetan Euskal Pilota selekzioa Europako Kluben arteko XI. Champions de Llargues txapelketan parte hartzen ari da, Italiako Toscana eskualdean. 9 talde ari dira jokoan: Valentziako Benidorm, Parcent eta Relleu, Belgikako Kerksken eta Thielelain, Frantziako Maubeuge, Italiako Torniella eta Scalvaia eta Euskal Pilota Selekzioa.

Atzo, liga fasea jokatu zen 3 taldeko 3 multzotan banatuta. Talde bakoitzeko lehen sailkatuak eta bigarren sailkatu onenak gaur goizean finalerdiak jokatuko dituzte eta arratsaldean finala jokatuko da.

Euskal pilota selekzioko buru, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako joko zuzenetako hautatzailea den Jose Mari Mitxelena oiartzuarra joan da.