Jendetza bildu zen 'Miss Karaoke' antzezlana ikustera

'Miss Karaoke' antzezlana Pez Limbokoek antzeztu zuten./
'Miss Karaoke' antzezlana Pez Limbokoek antzeztu zuten.

GARAÑO OIARTZUN.

'Miss Karaoke' antzezlanak «dramaturgia berriei» buruzko deialdi baten baitan ekoiztu zen eta bide horretatik egin zioten aurre egileek taularatzeari: lengoaia eszeniko berrien ildotik, testu idatzi baten aurretiazko presentzia performancea, poesia bisuala eta umore absurduaren elementuekin uztartzeko ahalegina egin dute egileek.

Hainbat eragileen ahaleginak batuko ditu 'Miss Karaoke'ren taularatzeak:

Lehenik eta behin, Gasteizko Principal Antzokiak DSS-016ren «Dramaturgia berriak» deialdiaren barruan ekoiztu du lana.

Bigarrenik, Gasteizko Pez Limbo eta Gipuzkoako Metrokoadroka konpainiek elkarlanean sortu eta zabaldu dute antzezlana. Proiektuaren zuzendaritza artistikoan ibili dira lanean testuaren egilea bera eta Metrokoadroka konpainiako beste kide batzuk, Gasteizko hainbat sortzailerekin elkarlanean. Aktore taldeari dagokionez, hainbat talde eta proiektuetan esperientzia handia duen laukotea eraman du lanak oholtzara: Iñaki Ziarrusta, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Unai Lopez de Armentia eta Javier Fernandez.

Metrokoadroka kolektiboa

Oiartzun-Errenterian sortu zen 2008. urtean. Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan dabiltzan hamaika lagunek osatu duten kolektiboa da, helburu honekin: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez.

Arte diziplina ezberdinen arteko hartu-emana da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

 

Fotos

Vídeos