'Jainko basatia' antzezlana, bihar udal aretoan

GOIZARIN OIARTZUN.

Txalo Produkzioaren eskutik, Yasmina Reza idazle eta aktore frantziarraren 'Jainko basatia' komedia izango da ikusgai bihar udal areto nagusian. 'Le dieu du carnage' obra arrakastatsuan du abiapuntua obrak. Martin Agirrek euskaratua, Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi eta Mikel Laskurain arituko dira aktore lanetan, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Sarrerek 5 euroko prezioa dute.