'Itsasotik mahaira' ekimena Oiartzunen, plastikoaren ondorioez jabetzeko

Plazan egongo da nasa hau, plastikozko botilak eta bilgarriak jasotzeko./
Plazan egongo da nasa hau, plastikozko botilak eta bilgarriak jasotzeko.

Plastikozko botilak eta bilgarriak Doneztebe plazan dagoen nasan utzi beharko dira

GARAÑO OIARTZUN.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea da hau (azaroaren 17tik 25era) eta hori dela eta, Emaus fundazioak, erakunde publikoen laguntzarekin, Itsasotik mahaira ekimena antolatu du. Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako herrietan gauzatuko da plastikozko botila eta bilgarriak murrizteko kanpaina hau; tartean, Oiartzunen.

Plastikozko botilak eta bilgarriak Doneztebe plazan -Kastroko plazan- dagoen nasan utzi beharko dira. Bildutako materialarekin poltsa berrerabilgarriak sortuko dituzte.

Plastikozko hondakinak uzten dituzten herritarrek facebook, twitter edo Instagram kontuetan #plastikoAlPilPil traholarekin argazkiak partekatzen dituzten herritarren artean zozkatuko dira poltsa berrerabilgarri horiek, baita SinDesperdicio ekonomia sozialeko enpresak sortzen dituen material birziklatuko 35 orgatxo ere (oinarriak www.emaus.com-en).

Adituek diotenez, daramagun martxa honetan 2050 urterako plastiko gehiago egongo da itsasoan arrainak baino. Oiartzungo Udalak oiartzuarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu, plastikoak itsasoan sortzen dituen kalteak saihesteko modu eraginkorrena berrerabiltzea eta prebentzioa baitira.

 

Fotos

Vídeos