Irungo suhiltzaileekin izan dira herriko erretiratuak

Herriko erretiratuak Oiartzabal eta Etxebeste suhiltzaile oiartzuarrekin. /  BASTEROBERRI
Herriko erretiratuak Oiartzabal eta Etxebeste suhiltzaile oiartzuarrekin. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Torri Gukin egitasmoari esker, pasa den ostegunean herriko erretiratu talde batek Irungo suhiltzaileen zerbitzuak ezagutzeko parada izan zuen. «Jabi Oiartzabal eta Ramon Etxebeste suhiltzaile oiartzuarrak genituen gure zain eta euren azalpenak arreta handiz entzun genituen», azaldu du Nekane Martiarena Torri Gukin egitasmoaren suspertzaileak. Zerbitzua bera ezagutu zuen Oiartzungo taldeak, hau da, haren ezaugarriak, baliabideak, funtzionamendua...

Torri Gukin egitasmoa 2015ean jarri zen abian Oiartzunen, erretiratuen aisia denbora modu atseginean igarotzeko, euren gustuko gauzak eginez.

 

Fotos

Vídeos