Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
OIARTZUN.
Jueves, 3 de octubre 2019, 00:15
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Abaraxka ludotekak ate irekiak eta izen-ematea martxan jarriko du aste honetan. Horiez gain, zerbitzuaren aurkezpen bilerak ere egingo dizkiete gurasoei arduradunek. Familia Eremua 0-6 adin tarteko haurrei eta haien familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Astelehenero, 16:30etik 19:30era izango da. Goizetan ere izango da aukera. Zerbitzu hau aurkezteko guraso bilera gaur izango da 15:30ean Abaraxka ludotekan, Kontzejupe plazan. Familia Eremuaren ate irekiak urriko astelehen guztietan izango da 16:30etik 19:30era, eta zerbitzua ezagutzera hurbildu daitezke interesatutako familiak.
Ludoteka zerbitzua, berriz, 6-12 adin tarteko haurrei eskainiko da asteartetik ostiralera, arratsaldero. Honi buruzko guraso bilera urriaren 7an, astelehena, izango da 15:30ean bertan. Ludotekaren ate irekiak urriaren 1etik 11ra izango dira (7an izan ezik).
Larunbatetan Abaraxka ibiltaria ere izango da aurtengo ikasturtean. Lehenengo saioa urriaren 5ean izango da, 16:30ean ludotekan bertan. Egun horretan Abaraxkaren ikasturte hasiera ospatuko dute, irekiera festarekin. Abaraxka ibiltarian parte hartzeko ez da izenik eman behar aurrez.    
Abaraxkan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko nahitaezkoa izango da izena ematea. Ludotekan izena emateko nahitaezkoa da haurraren argazki bat eramatea eta Familia Eremuaren kasuan, zerbitzua erabiliko duten guztiena.
Abestea gustukoa duten lagunek zorionekoak dira. Izan ere, Abaraxka ludotekak hilabetean behin Kantuz Abaraxkan jarriko du martxan, Soinuenea fundazioarekin elkarlaguntzan. Hilabeteko lehenengo ostegunetan izango da hitzordua (gaur, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean) arratsaldeko 17:30ean, Abaraxkan bertan. Itziar Navarro izango da saioen gidatzailea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.