Ate irekiak Abaraxka ludoteka gertutik ezagutzeko
Gaurko irekiera festarekin hasiko da ikasturte berria
GOIZARIN
OIARTZUN.
Sábado, 2 de octubre 2021, 00:07
Urria heltzearekin batera, Abaraxka udal ludotekak ateak irekiko ditu. Gaur, 16:30ean, irekiera festa ospatuko da Kontzejupe plazan eta datorren astetik aurrera, astezko eskaintza ezagutzeko Ate Irekiak izango dira.
Publicidad
«Abaraxka ludoteka LH 1. eta 6. maila arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrentzako aisialdi zerbitzua da. Asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era egoten da irekita eta doan da. Ate Irekiak urriaren 5etik 15era izango dira, txokoa ezagutzeko eta izena emateko», jakinarazi du Neka Martiarenak, ludotekako arduradunak.
Abaraxka ludotekak larunbatetan ere aisialdi eskaintza egiten du. «Horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea», gaineratu du.
Aurten, gainera, Familia Eremua berriz martxan jarriko dute. «Iaz, Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoera zela eta, bertan behera geratu zen zerbitzu hau», gogorarazi du. «Familia Eremua 0 eta 5 urte arteko haurrentzako eta haien familientzako eskaintza da. Astelehenetan, eurentzako irekitzen ditu ateak Abaraxka ludotekak», zehaztu du. «Urriko astelehen guztietan izango dira Familia Eremuko ate irekiak, 16:30etik 19:30era».
Familientzako zerbitzu honen funtzionamendua azaltzeko bilera informatiboa urriaren 11n izango da. «Aforo kontuengatik, bilerara joateko aldez aurretik izena eman beharko da e-mailez edo ludotekara deituta».
Interesatuek Abaraxkako arduradunekin harremanetan jartzeko bide hauek jarrai dezaketa: www.gazteoiartzun.net; e-maila: abaraxka.oiartzun@gmail.com; telefonoa: 645 005 496. Abaraxka Kontzejupe plazan dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión