Ireki da ludotekan izen emateko epea hilaren 12a bitarte

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo ireki zen Abaraxka ludotekako izen-ematea eta hilaren 12ra bitarte izango da horretarako aukera. Gainera, bertako kideek adierazi dutenez ate irekiak ere izango dira oiartzuarrek txokoa eta eskaintzen dena ezagutzeko. Abaraxkak familia eremua eta LHko haurrentzako zerbitzua eskainiko du aurten ere.

Astelehenetan 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familientzako irekiko ditu ateak Abaraxkak. Asteartetik ostiralera, berriz, Lehen Hezkuntzan dauden haurren txanda izango da. Ordutegia 16:30etik 19:30era izango da, egunero.Familia eremuari zein ludoteka zerbitzuari buruzko informazio guztia egun horietan jaso ahal izango da bertan. Izen-ematea ere egun hauetan egin beharko dute ludotekako erabiltzaile izan nahi dutenek. Ludoteka zerbitzua dohainik eskaintzen du Udalak.

 

Fotos

Vídeos