Irakurketa taldea hasiko da berriro martxan

Hilabetean behin elkartzen dira. /  GARAÑO
Hilabetean behin elkartzen dira. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Kurtso berriarekin batera irakurketa taldea hasiko da berriro ere eta hilabetero liburu bat iruzkinduko dute. Hain zuzen ere, irakurketa taldekoek liburu bat irakurri eta hilean behin, hura komentatzeko elkartzen dira. Euskarazko liburuak irakurtzen dituzte eta ondoren irakurritakori buruzko iritziak trukatzen dituzte. Goiatz Labandibarrek gidatzen ditu saioak.

Aurten berrikuntza batekin dator. Irakurriko duten lehen liburua Oiartzunen bizi den Esteban Agirrek itzulitakoa da, eta bera etorriko da saiora liburuaz hitz egitera. Hain zuzen ere, Joaquín Gallegos Lara ekuadortarraren 'Guaraguo...' narrazio liburua iruzkinduko dute urriko saioan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, liburu hau ez dago paperan publikatuta, baizik eta booktegin (dohainik) eta lotura honetan eskuratu daiteke: http://booktegi.eus/liburu.php?id=88. Honakoa da proposatzen duten irakurgaien egutegia, baina aldaketak egiteko prest daudela adierazi dute, proposamen guztiak ongi etorriak baitira.

Urriak 16, Guaraguo eta beste istorio batzuk (Joaquín Gallegos Lara); azaroak 20, Egunsentiaren esku izoztuak (Xabier Lete); abenduak 18, Azken patriarka (Najat El Hachmi); urtarrilak 15, Harrian mezua (Alberto Ladron Arana); otsailak 19, Asylum (Javier de Isusi); martxoak 19, Laura esaten zioten (Leire Ibarguren); apirilak 16, Zorion handiegia (Eider Rodriguez); maiatzak 21, Lorea Gernika, andrazko bat (Koldo Izagirre); ekainak 25, Fotogramak (Goiatz Labandibar).

Animatzeko deia egin dute, ederki pasatzen baitute eta eztabaida interesgarriak edukitzen baitituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos