Iraitz Arabolazaren lanak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak

Aurtengo kartela aukeratzen aurkeztutako 27 lanen artean. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Aurtengo kartela aukeratzen aurkeztutako 27 lanen artean. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

2018ko xanistebanak Iraitz Arabolazaren 'Non zozte?' lanak iragarriko ditu. Aurten aurkeztu diren 27 lanen artean gailendu da. Kartel lehiaketako epaimahaia Festa Batzordeko ordezkariak osatu dute: Aldeguna elkartea; Antiju Morik; Ardi Latxa elkartea; Arraztalo; Artaso elkartea; Auzokalte Elkartea; Bizardia elkartea; Haurtzaro Atletismo Taldea; HELTA; Girizia elkartea; Girizia pala; Haurtzaro Ikastola; Haurtzaro Dantza Taldea; Honbu kenpo kai; Lartaun abesbatza; Mindara; Xanistebanetako Pregoia eta Txosteko ordezkariek.

Sari-banaketa abuztuan.

Hauexek dira aurtengo sarituak: Irabazlea, Iraitz Arabolaza Etxenagusia; oiartzuar onena, Eneko Salaberria Gonzalez; Akzesitak, Fabian Iraola Poirotte eta Onintza Etxebeste Liras; 100TZE Sormen Espazioko beka, Saioa Iñarra Hernandez eta Janire Perurena Oiartzabal.

Aldeguna Elkartea

Aurtengo xanistebanei Arraguako Aldeguna Elkarteak emango die hasiera, Festa Batzordeak hala erabakita.

Aldeguna Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Hori, eta urte luzetan xanistebanetan antolatu dituzten ekimenak (dantza txapelketa, Urkabeko erromeria -gaur egun ez dena egiten-, bakailao txapelketa...) izan dira egindako proposamenen artean txupinazoa botatzeko aukeratua izateko arrazoia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos