Goiz dibertigarria igarotzeko plana Arditurrin. GOIZARIN
Oiartzun

'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa bihar, Arditurrin

Txandak 10:00ak eta 12:00ak bitartean banatuko dira

GOIZARIN

Sábado, 12 de febrero 2022, 00:03

Bihar, hilak 13, goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar barreiatuz bisitari oiartzuarrek froga desberdinak bilatu beharko dituzte 'Iparra galdu gabe' ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.

Publicidad

Bertako arduradunek luzatu diete gonbidapena oiartzuarrei: «Anima zaitezte Aiako Harria Natura-Parkean barrena ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!».

Lehendabiziko saioa goizeko 10:00etan hasiko da. «Txandak 20 minuturo antolatuko ditugu», argitu dute antolatzaileek. «Goizeko 12:00ak arte emango ditugu txandak».

Familia bakoitzak ordu eta erdiko iraupeneko jolasa egingo du. «Hiru kilometroko ibilbide erraza egingo da orientazio jolasean», zehaztu dute.

Jolasa elebiduna izango da eta abiapuntua Arditurriko parketxean egongo da. Parte hartzeko sarrera 3 euroan egongo da salgai.

Osasun neurriak

«Esan gabe doa, SARS-Cov-2 birusa kutsatzeko arriskua saihesteko prebentzio-neurriak hartuko ditugula: eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu. Izena ematen dutenek musukoa eraman behar dute», jakinarazi dute antolatzaileek. «Segurtasun-distantziak mantenduko dira», gaineratu dute.

Informazioa eta erreserbak egiteko Arditurri parketxera deitu behar da, 943 49 50 69 – 688 89 50 68 edota arditurri@ gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad