INUDE ETA ARTZAINEN DESFILEA

INUDE ETA ARTZAINEN DESFILEA

Pasa den igandean eguraldiak gehiegi lagundu ez baldin bazuen ere, beste behin ere Haurtzaro ikastolako eta Elizalde Herri eskolako dantzariak inudez eta artzainaz jantzi ziren, XX. mende hasierako garaietara bidaia laburra egiteko. Euria zela-eta kontzejupean elkartu ziren denak euren ikuskizuna eskaintzeko. Hala, herriko gaztetxoek Oiar-tzungo Flauta Taldearen laguntzaz, Medikuarena, Artzainen zortzikoa eta beste zenbait dantza eskaini zituzten bertan.