Inspiraekintzaileak jardunaldiak ekintzaileak diren pertsonak eta enpresak bilatzeko

Skura taldea softwaretan aditua da. /  GARAÑO
Skura taldea softwaretan aditua da. / GARAÑO

Oarsoaldean ekiteko ekintzaileak bilatzen dituzte

GARAÑO OIARTZUN.

Inspiraekintzaileak doakoa den jardunaldi eta tailer praktikoen programa bat da, pertsonei ekintzailetzarako pentsamendua inspiratzeko baita barnekintzailetzarena enpresetan ere. Bere helburua ekimen propio edo inspiratzaileekin ekintzailetza-ekimenetan jardun dezatela da.

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatzen du programa hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntza dugu. Inspiraekintzaileak ekintzaileei eta enpresei laguntzeko metodologia berritzaile bat da eta honako lau arloetan landuko da: Zerbitzu aurreratuak; Ekonomia berdea-ekonomia zirkularra; Industria sortzaileak; eta Zerbitzuak pertsonei - Zahartzaroa - Silver Economy .

Ekintzailetasuna, lehiakortasuna, inspirazioa, ekintza, ilusioa, astintzea eta aldaketa, hitzak hauek definitzen dute proiektuan ikusten dena eta beraz, espero dutena.

Pertsonek bultzatzen dituzte enpresen aurrerapenak, aukera berriak ikusten dituzte eta hauekin gerta daitekeenaren protagonistak dira. Horregatik, Inspiraekintzailearen helburua espiritu berri bat sortzea da, pertsonen eta enpresen txinparta pizteko eta bere egoera edota besteena aldatu dezaketenaren potentziala ikustarazteko.

Ekimenak eta ideiak dituzten pertsonei eta enpresei Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die, ideia garatzera ausar daitezen. Eta ekimen propioak ez dituztenei ekiteko edo barnekiteko asmoa badute, inspiratzeko.

Programa azaroaren 20an hasi bazen ere, oraindik parte hartu daiteke bertan. Iker Izulainek zuzenduko du, Arbonies & Asociados konpainian estrategia eta berrikuntzari buruzko aholkularia eta ekintzailetza-prozesuetan eskarmentu handikoa. Don Boscon izango den doako jardunaldiarekin hasiko da programa eta bertan ekintzailetza eta barnekintzailetza zerbitzu aurreratuen sektorean arituko gara. Zati honi 'Inspirazioa' deitzen diote.

Ikerrekin batera eskualdeko Skura eta K35 izango dira eta beraien ibilbidea azalduko dute. Skura kooperatibak neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituak dira. Bestalde, K35 sistema informatikoen kudeaketa eta garapenean lan egiten dute.

Sektore honetara eta eskualdera loturiko ekintzaile hauek inpiratzaileak izango diren esperientziak eta adibidea aurkeztuko dituzte.

Lehen jardunaldia ondoren eta astebetez hausnarketa egin ahal izan ondoren, tailerra dator, 'Ekintza' dator. Ekintzailetzari buruzko tailer praktikoa honetan, Ikerren eskutik 'ekinez' ekintzailetzaren bidea hasiko dute, JUMP! proiektuen bizkor-tze-metodologiaren bidez. Banaka eta taldean ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen ideiak jaso eta aztertuko dira, «ideiak bildu eta gutxieneko bideragarritasuna duen proiektuaren gorputzean landu» aurretiazko jardunaldietan aurkeztutako esperientzietan badute beren oinarria.

Eta hau izango da lehen dosia. Urtarrilaren 15 eta 22an jardunaldia eta tailerra errepikatuko dituzte, oraingo honetan Ekonomia zirkularrera begiratuko dute. Martxoko ardatz nagusia sormen industria izango da eta maiatzan, ekintzailetasuna eta barnekintzailetasuna zilar ekonomian landuaz itxiko du jardunaldi eta tailer praktikoen programa hau.

Parte hartzeko

Oso erraza da. Ikusi programaren weba. www.inspiraekintzaileak.com eta bertan aurkituko duzu proiektuari buruzko informazio guztia eta jardunaldi nahiz tailerretan izena eman dezakezu. Bai jardunaldiak bai tailerrak doakoak dira eta Oarsoaldeatik programa honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu gure eskualdeko inspirazio txinparta piztuko delakoan gaude.

Informazio gehiago www.inspiraekintzaileak.com helbidean, WhatsApp bidez, 943 494 129 telefono zenbakian eta email honetan: komunikazioa@oarsoaldea.eus

 

Fotos

Vídeos