Ikastolako lehendakariaren lekukoa Asier Bergaretxek Iñaki Uzkuduni pasatu dio

Asier Bergaretxe, Haurtzaroko lehendakari-ohia, Aritz Gonzalez zuzendaria eta Iñaki Uzkudun lehendakaria. /  GOIZARIN
Asier Bergaretxe, Haurtzaroko lehendakari-ohia, Aritz Gonzalez zuzendaria eta Iñaki Uzkudun lehendakaria. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Aurtengo ikasturtean lehendakari karguaren aldaketa eman da Haurtzaro Ikastolan. Asier Bergaretxek Ikastolako burutzan hiru urte eman ondoren Iñaki Uzkuduni pasatu dio erreleboa.

Kontseilu Errektorean urte beteko ibilbidea egin ondoren, Iñaki Uzkudun buru-belarri ari da lanean lehendakari karguan. Brinkolan jaioa, Haurtzaro Ikastolako gurasoa da 2011tik.

«Ikastola ordezkatzea Kontseilu Erretorearen izenean, baina horretaz gain, lehendakaria beti hautatzen da kontseiluko gurasoen artean eta horregatik iruditzen zait gurasoen parte hartzea sustatzen eta bermatzen ahalegina ere egin behar duela» dio Iñaki Uzkudunek Ikastolako lehendakariaren funtziareninguruan galdetzerakoan.

Ikastoalko erronkak berriz Uzkudunek dioenez «»zkeneko hiru edo lau urteak aldaketa urteak izan dira, batetik HHko marko berriarekin eta bestetik Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako EKI proiektuarekin. 0 urtetik 18 urteetara doan ibilbide pedagogiko koherente bat egituratzen ari gara Haurtzaro ikastolan, non ikasleak, ingurune afektibo seguru batean jarrita, bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko aukera eta laguntza izango duen. Orain aldaketa horiek bete betean garatzeko garaia datorrela iruditzen zait».

Ikastolaren eginbehar nagusietako bat «etorkizuneko pertsonak hezteko erantzukizuna duen komunitate bat. Baina horretaz aparte, euskalgintzan, kulturan eta herrigintzan herriko eragile nagusietako bat da. Aitzakiarik gabe, herritar orori irekia, ez bakarrik ikasle bezala, edozein herritarrek parte hartu dezake bere kudeaketan. Azken batean, soilik herriaren onura helburu duen egitasmo sozial bat da Haurtzaro Ikastola.

 

Fotos

Vídeos