Ikasle Gela hamarrak arte zabalik izango da

GOIZARIN OIARTZUN.

Ikasle Gela bihartik aurrera 9:00etatik 22:00etara irekiko da, unibertsitateko azterketa garaian zerbitzua zabaltzeko ohitura mantenduz. Beraz, datorren ekainaren 30a arte izango du ordutegi hori.

Bide batez, Udalak adierazi du Manuel Lekuona, Aste Santuko oporrak direla eta, bibliotekak datozen bi asteetan ordutegi berezia izango duela: astelehenetik aurrera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita.

Aste Santuko bost egunetan (apirilaren 18tik 22ra) itxita egongo da. Apirilaren 29an bueltatuko da ohiko ordutegira.