Ibargain Musika Eskolako kontzertuak gaur hasiko dira

GOIZARIN OIARTZUN.

Maiatza iritsi da eta euria eta loreekin batera Ibargain Musika Eskolako kontzertuak hementxe dira, ikasturteari merezi duen amaiera emateko.

Gaur, bi kontzertu izango dira udal areto nagusian: 15:15ean gaztetxoen lehen kontzertua Elizalde eta Haurtzaroko 6-8 urte bitarteko ikasleentzat; eta 19:30ean bakarlari, bikote eta kamara taldeak, eta Arrapalaband taldea, g Guztira 50 partaide, estilo guztietako musika- lanak eskainiz.

Bihar ere bi kontzertu iragarri ditu Musika Eskolak: gaztetxoena 15:15ean, Elizalde eta Haurtzaroko 4-5 urte bitarteko ikasleei zuzendua; eta 19:30ean, bakarlari, bikote eta kamara taldeak, guztira 32 partaide. Kontzertu horretan, urtero legez, Ibargain Musika Eskolan ikasketak bukatu dituzten ikasleei diploma banatuko zaie.

Azkenik, larunbatean, Kontzertu Jaialdia ospatuko da 19:00etan, Elorsoro Kiroldegian.