Borrar
Hitzen lihoa ekimena aurkeztu zuten parte hartzaileetako batzuk udaletxean. GARAÑO
Hitzen lihoa, Xabier Lete oroitzeko

Hitzen lihoa, Xabier Lete oroitzeko

Azaroaren 30ean hasiko da eta abenduaren 4an bukatuko da

GARAÑO

OIARTZUN.

Martes, 20 de noviembre 2018, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hitzen Lihoa ekimena egingo da lehen aldiz Oiartzunen. Hitzaren, bertsoaren, musikaren... inguruan, herrian dagoen tradiziotik abiatuta, iragana-oraina eta etorkizuna lotuko dituen ekimen kulturala izan nahi du. Lehenengo aldi honek Xabier Lete izango du ardatz. Hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen sortzaile oiartzuarra, hain zuzen ere. Hitzen lihoa izenak zerikusia du hitza, bertsoa eta musikarekin eta Leteren Xalbadorren heriotzean kantuko letran oinarritu da taldea izen hori jartzean.

Duela hilabete jarri behar da ekimen honen sorburua. Herritar talde bat elkartu eta Oiartzunen hi-tzaren, bertsoaren eta musikaren inguruan zerbait egiteko prest agertu ziren. Izan ere, herrian euskal literaturari ekarpena egin dioten idazleak, zein bertsolariak edota abeslariak badaudela eta izan direla ohartu ziren. Hori horrela izanik, oraingoekin iraganekoak oroitu nahi dituzte, etorkizuna eraikitzeko asmoz. Memoria berreskuratzeko edo osatzeko ahalegin bat izan liteke, transmisiorako bide bat eta, ahal izanez gero, sortzaile berriak sortzekoa. «Izandakoei aitortza egiteko modu bat ere izan daitekeela pentsatu dugu» aipatu zuten aurkezpenean.

Horri buruz hausnartzen ari zirela eta Xabier Lete etorri zitzaien burura. Sortzaile oiartzuar honek hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen eta sekulako garrantzia izan zuen garaiko euskal kulturan eta literaturan. Gainera, aurten 10 urte beteko dira Xabier Lete hil zela eta aukera ezin hobea ikusi zuen taldeak herritar hau omentzeko. izena bera ere hitza-bertsoa-musika uztarketa horren adierazgarri izango zena bilatu dugu: Hitzen lihoa; bertsolari baten omenezko kantu bateko hitzak.

Esan bezala, beraz, Xabier Leteren heriotzaren urteurrenaren bueltan antolatu dute ekimena. Hain zuzen ere, azaroaren 30ean hasiko da eta abenduaren 4an bukatuko da. Honakoa da 5 egun horietarako antolatu duten egitaraua:

Azaroak 30: Xabier Lete: idazlea eta kantaria mahai-ingurua, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Partaideak: Alex Gurrutxaga, Joxe Angel Irigarai, Jon Martin eta Antton Valverde. Xabier Letek poesian, Ez Dok Amairu mugimenduan, bertsogintzan eta kantagintzan egindako ekarpena izango dute hizpide. Ruper Ordorika Bakarka, 22:30ean, udaletxeko areto nagusian. Sarrerak Kastro Berri tabernan daude salgai eta 8 euroko prezioa izango dute aurretik eta 10 egunean bertan.

Abenduak 1: Xabier Leterenak Xabier Leteri jarriak emanaldia, 19:00etan, San Esteban Elizan. Oier Guillanek aurkeztuta, herriko abeslari eta musikariek Xabier Leteren abestiak joko dituzte. Beira, Jon Bergaretxe, Begoña Bergaretxe, Joxeleon Kazabon, Oihana Lekuona, Irati Odriozola, Mirari Perez Gaztelu, Alaitz Telletxea, Maider Zabalegi. Tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete Poesia Sariko irabazleek euren eta Leteren poesia bana errezitatuko dute: Luis Garde, Karlos Linazasoro, Juanjo Olasagarre, Asier Serrano.

Abenduak 2: Urrian hasitako ikastaro bati emango diogu bukaera. «Hi-tzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? ikastaroaren azken saioa egingo dugu, Rafa Ruedaren eta Gotzon Barandiaranen eskutik». Azken saio hau bereziki Xabier Leteren ingurukoa izango da eta irekia izango da. Ikastarorako sarrerak Kastro Berri tabernan daude salgai eta azken saio honek 5 euro balioko du.

Abenduak 4: Leteren heriotzaren urteurrenean, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izango da. Orain arte Txerri Egunean ospatu izan denak Xabier Leteren urteurrenarekin bat egitea egoki irudituta, Hitzen lihoak data aldatzeko proposamena egin zion Euskara Batzordeari. Batzordeak begi onez ikusi zuen eta era horretan, gainera, herritar gazteagoekin transmisio lan bat egingo da.

Ildo beretik, transmisioa sendo-tzeko, Ludoteka eta Kuadrillategirekin elkarlanean honako ekimenak antolatu dituzte: Kuadrillategin, azaroaren 30ean, Xabier Lete ezagutzeko jolasa egingo dute eta bukatzeko Malen eta Ekain Elizasuren emanaldia izango da. Ludotekan, abenduaren 4an, Joxe Leon eta Antton Kazabonek kantu eta poesia emanaldia eskainiko diete LHko ikasleei. 17:00etan hasita ordubeteko saioa izango da.

Beraz, oiartzuar guztiak, Xabier Letezale, poesiazale, literaturzale, musikazale... guztiak gonbidatu nahi dituzte Hitzen lihoak antolatutako ekitaldietan parte hartzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios