Bi eta hiru urteko haurrentzako ipuin kontaketa bihar arratsaldean

Oraingoan 2-3 urteko haurrentzat izango da ipuin kontaketa. / GARAÑO
Oraingoan 2-3 urteko haurrentzat izango da ipuin kontaketa. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Bihar, hilak 19, astelehena Lur Kortak ipuinak kontatuko ditu Abaraxka ludotekan. Oraingo honetan, saioa bi eta hiru urteko haurrentzako izango da.

Haur bakoitzarekin heldu batek izango du saiora sartzeko aukera, laguntzaile gisa. Saioa 17:30ean hasiko da eta garaiz heltzeko eskatzen da.

Behin atea itxita, ezingo baita sartu.

Kasu honetan, Manuel Lekuona bibliotekak antolatutako saioa Abaraxka ludotekan izango da, familia Eremua den egunean.

Madalensoro itxita

Hilaren 19-23ko astean Madalensoro pilotalekuko kantxaren goialdean sarea instalazioa egingo da. Hori dela eta, instalazioak irauten duen bitartean ezingo da kantxa erabili.

 

Fotos

Vídeos