Oiartzun
Herri-ondarea jasotzen duen Oiartzun 2024 urtekaria online irakur daiteke jadaXanistebanen bueltan, herriko txoko ezberdinetan salgai egon zen Oiartzun 2024 urtekaria. Interneten eskegi dute orain herriko 53 idazleren artean mimo handiz idatzi duten liburua, oiartzuar guztien eskura.
Aipagarri izan diren oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta herriko talde eta eragileen ekimen eta albisteak irakurri daitezke urtekariko 200 orrialdeetan. 9 atal ditu: elkarrizketa, historia, seme-alabak, kultura, kirola, irakaskuntza, herriko eragileak, albiste aipagarriak eta argazki zaharrak.
Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) edo Issuu plataforman (https://issuu.com/oiartzungoudala/docs/urtekaria_2024) dago irakurgai.