Herriko Gazte Sortzaileen hasierako asmoa 'Orgasmo' bilakatu da
GOIZARIN
Domingo, 17 de abril 2022, 00:11
Herriko Gazte Sortzaileek aurkezpen ekitaldia burutu berri dute Arizmendienea lorategian eta orain arte egindako urratsen berri eman dute. «Ez da asko, nork bere muga eta behar, nor bere buruaren ordezkari, elkartzeko asmotan elkartu ginela», jakinarazi dute aurkezpen saioan. «Eta definizioen beharrik gabe, zer izan nahi genuen adostu genuen». Horrela, euren interesen alde, saretu ziren. Izan ere, «bakarkako sortzaileon behar amankomunek ere egin gaituzte talde», aitortu dute. Baliabideak lortzea izan da taldearen lehen helburuetako bat: elkartzeko eta entseatzeko lokal bat edo finantziazioa, besteak beste. «Baina, espazio fisikoetatik haratago, sortzaile arteko babes espazio bat ere sortu nahi izan dugu; batzeak indartu eta diziplina eta iritzi trukeak aberastuko gaituelakoan», azpimarratu dute.
Publicidad
Haien ustez, «sormena ere politikoa da. Sortzaile bezala, beraz, ez dugu eztabaida ekidin hai izan». Taldea definitzerakoan, zapalkuntzak eta botere harremanak feminismotik landu nahi dituzte. Era berean, sorkuntza testuinguru jakin batean egiten dutela argi dute. «Gure kasuan, Euskal Herrian eta euskaraz. Mundu globalizatu bateko hizkuntza minoritarioa izanik, hau ere, hautu politikoa da», ziurtatu dute.
Kulturaren egoera prekarioa
Gainera kontziente dira kulturaren egoera prekarioaz. «Sortzaile gazteena prekarioagoa da are». Horregatik, kulturaren balioa aldarrikatu nahi dute, eta «esan gabe doa sortzaileon lana». Oiartzungo Gazte Sortzaileen hasierako asmoa orgasmo bilakatu zen. «Orgasmoa da asmoa elikatuz sortzea. Oiartzungo Gazte Sortzaileak gara eta hemen hasiko da gure orgasmoa, zuen orgasmoa, asmotik sortutako orgasmoa». Ongi etorri, beraz, 'Orgasmo'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión