Herriko futbol taldeak maila onean

GARAÑO OIARTZUN.

Hamaika partida jokatu zituzten OKEko neska mutilek asteburuan eta gehientsuenak hiru puntuak eskuratu dituzte. 1. Erregional taldeak etxean jokatu zuen Pasaiaren aurka eta 2-0 amaitu zen partida. Golak Aitzol Salaberria eta Kevin Grandak sartu zituzten. Ohorezko Erregional taldeak, aldiz, garaipena esku artean izan arren, 3-2 egin zuen Añorgaren aurka kanpoan. Atsedenaldira desbenajan iritsi baziren erre, oiartzuarrak maila ona erakutsi zuten eta bi golak iritsi ziren. Hala ere, azken txanpan Añorgakoak aurreratu ziren. Oiartzuar golegileak Mikel de Alba eta Xabier Lapazaran izan ziren.

Ohorezko gazteak sekulako gol festa izan zuen etxean. Dumboaren bisita jaso zuten eta 9-1 izan zen azken emaitzak. Golak Unai Kortajarena, Mikel Zarranz, Xabier Alberdi, Oier Etxabe (2) eta Danel Garciak (3) sartu zituzten. 1. Gazteak, berriz, 3-1 galdu zuten San Marcialen aurka eta Alain Lekuonak sartu zuen gol bakarra.

B taldeko 1. Kadeteak eta A taldeko 1 haurrak Errenterian jokatu zuten biek. Lehenak Touringen aurka galdu zuen 1-2 Ekain Arozamenak gola sartu zuen arren. Eta bigarrenek Orereta Kafearen contra 2-0 egin zuten.

B eta C taldeko haurrek Hondarribiaren aurka jokatu zuten biek. B taldekoak 2-1 irabazi zuten Iker Dacosta eta Valentino Antonaren golei esker. Baina C taldekoek ezin izan zuten Hondarribia C garaitu eta 1-2 galdu zuten. Etxekoen gola Abdrabou Lekebirrek sartu zuen. Haur txikiek, azkenik, Mariño jaso zuten etxean eta 3-1 amaitu zen partida. Golegileak Jon Imaz, Joanes Etxeberria eta Daniel Garcia izan ziren. Nesketan, bestetik, Euskal Ligako neskek Mariñoren aurka baita ere 3-1 irabazi zuten Amaia Agirre, Ohiane Celihueta eta Jone Olasagastiren golei esker. Ohorezko neska kadeteak, ordea, 2-3 egin zuten Zumaiakoren aurka eta Sara Sanchezen 2 golak ez ziren nahikoak izan hiru puntuak lortzeko.

Ohorezko haur 8 neskek Goierri Gorriren zelaian jokatu zuten eta ez zuten markagailua probatu ere egin. 5-0 amaitu zen partida. Haur 8 neskek, berriz, Añorgan jokatu zuten eta 14-2 galdu zuten. 2 golak Godavari eta Leirek sartu zituzten. Neska alebinek ere ezin izan zuten Intxaurdi garaitu etxean eta 0-6 amaitu zen partida.

Areto futbolean, amaitzeko, Herrikideren etxean jokatu zuten oiartzuarrek eta 4-2 egin zuten. Golegileak Erlaitz Aristizabal eta Jon Lete izan ziren.

Asteburu honetan ere Karla Lekuona jendez lepo egotea nahi dute OKEkoek. Partidu guztiak bihar izango dira.

Mendi irteera, igandean

Urteroko negu festa egingo dute hilak 25ean. Hain zuzen ere, Oiartzundik Iratxera joango dira eta Lácar herrian bazkaria izango dute. Montejurra mendia igoko dute, 1045m dituena. Gutxi gorabehera 4 orduko ibilbidea izango da eta hau da egingo dutena: Erroitegi-Santa Teodosia-Done bikendi Arana-Oteo-Antoñana. Ondoren, Lácar herriko upategian bazkalduko dute. Goizeko 7:30ean jarri dute zita igandean Ikastolako aparkalekuan. Izen-ematea Garmendi Txokolategian edo online egin daiteke eta momentuan beharrezkoa da 30 euro aurreratzea, guztira, 50 euro diren arren.

 

Fotos

Vídeos