Helduen danborradako entseguak martxan

Haurtzaro Ikastolako frontoian egingo dituzte entseguak. /  GARAÑO
Haurtzaro Ikastolako frontoian egingo dituzte entseguak. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo hasi ziren entseguak eta hurrengoa bihar izango da. Datorren astean asteartean, hilak 24, eta ostegunean, hilak 26, izango dira. Egun horietan Haurtzaro Ikastolan elkartuko dira arratsaldeko 20:00etan.

Xanistebanetan egiten da helduen danborrada abuztuaren 4an. Aurten larunbata da eta 23:30etan hasiko dira. Urtero lez, antolatzaileak Auzokalte elkartea eta Haurtzaro Ikastola dira.

Gogoratu iaz, Elizaldeko kaleetatik barrena 146 lagun pasatxo elkartu zirela Labandibar, Maritxalar eta Iparragirreren esanetara, ahal bezain ongi jotzeko asmoz. Antolatzaileen esanetan iazkoa gogoratuz gero eta kide gehiago animatzen da danborradan parte hartzera. «2017an 25. edizioa bete dugu eta hain danborrada jendetsua ikusteak poza ematen du», adierazi zuen amaieran Arritxu Maritxalarrek, helduen danborradako arduradunak. «Gazteek batez ere oso ongi eran-tzun dute, gustura aritzen dira danborradan eta gu ere oso pozik gaude hainbeste lagunek parte hartzen dutela ikusirik», gaineratu zuen.

 

Fotos

Vídeos