Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iñaki Lertxundi irakaslea saria irabazitako ikasleekin. BASTEROBERRI
Haurtzaro Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek  Eusko Ikaskuntza saria jaso du

Haurtzaro Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek Eusko Ikaskuntza saria jaso du

'Zergatik ez banatu' bideoarekin, euskarazko minuturik onenari zegokion saria eskuratu zuten gaztetxoek

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 4 de marzo 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Unesco etxeak antolatutako 'Eman minutu 1 hezkun-tza inklusibo eta ekitatiboaren alde' bideo-lehiaketan Haurtzaro Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek Eusko Ikaskuntza saria jaso zuen 'Zergatik ez banatu' bideoarekin.

Aurtengo edizioa 'Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari' eskaini diote, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako (GIH) bat. Xedeak 2015ean onartu zituen NBEk 2030 agendaren barruan, pobreziarekin bukatzeko, Lurra babesteko eta datorren hamarkadaren hasieran pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzeko helburuarekin.

Bilbon banatu zituzten Unesco Etxearen 'Eman minutu 1' Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko VIII. Lehiaketaren sariak, hain zuzen. Zeremonia EiTBren Bilboko Multibox aretoan izan zen, eta bertan bideo finalistak proiektatu ziren.

Haurtzaroko taldeari euskarazko minuturik onenari zegokion Eusko Ikaskuntza saria egokitu zitzaion, 'Zergatik ez banatu!' lanarekin. Bideoaren egileak Iker Ubiria, Fermin Sein, Anje Irastorza, Ane Garmendia eta Uxue Etxebeste gaztetxo oiartzuarrak dira. Sari banaketan lau ikaslek parte hartu zuten lana egiten gidatu dien Iñaki Lertxundi irakaslearekin batera. Zorionak, gazteak!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios